Ararateko tontorrera heldu diren erandioztarren diaporama izango da bihar Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 9a, 12:04
Kurdistango Ararat mendiko tontorrera abuztuan heldu ziren bi mendizale erandioztarren gora-beherak ezagutzeko parada izango da bihar. Izan ere, bertako Hegoalde kultur elkarteak diaporama emanaldia prestatu du biharko, arratsaldeko 20:30etatik aurrera, egoitza duen Hegoalde herriko tabernan. Argazkien bidez, mendizaleak igo diren 5.137 metroko Ararat mendia eta abentura horretako gazi-gozoak ikusi ahal izango dira. Ararat Kurdistango zein Turkia Estatuko mendirik altuena da. Bibliaren arabera, Uholde Unibertsalaren ostean Noeren arkak bertan ukitu zuen lurra, eta bertan egon ziren kutxan zihoazenak, urak beraien lekura bihurtu arte. Datu horiek konfirmatzeko hainbat espedizio egin izan dira historian zehar, baina ez da emaitza egokirik aurkitu orain arte. Euskal Herritarrei dagokienez, 1970ko hamarkadan hasi ziren Araratera igotzen, Bandres, Espinosa, Jesus Telleria eta Xhebe Peña tontorrera heltzearekin batera. Argazkian, erandioztarrek parte hartu duten espedizioa, Ararateko tontorrean / © Hegoalde kultur elkartea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun