Dantzaldi Ibiltaria aurkeztuko dute Lemoiz, Erandio eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 9a, 14:55

Urtero bezala, Aiko taldeak abian jarri du dantza ikastaroetarako matrikulazioa, Dantzaldi Ibiltaria egitasmoaren barruan. Horren helburua dantza Bizkaiko bazter guztietan zehar zabaltzea da, tailer, ikastaro zein dantzaldi-erromerien bidez. 2010-2011 ikasturtean, urritik ekainera, dantza ikastaroak eskainiko dituzte lurraldeko zenbait udalerritan: beste batzuen artean, Erandion astelehenetan eta Sopelan asteazkenetan. Hasiera ikastaroak 18:30etik 20:00etara izango dira eta jarraipen ikastaroak 20:00etatik 21:30era. Ikasturte osoagatik 100 euro ordaindu beharko dira. Baina izena eman aurretik, eta Aiko taldearen metodologia ezagutze aldera, doako zenbait aurkezpen tailer eskainiko dituzte. Lemoizen bihar, ostirala, egingo dute frontoian. Erandion, astelehenean, irailak 13, merkatu zaharrean. Eta Sopelan, asteazkenean, hilak 15, Urko kiroldegian. Doako saio guzti horiek 19:00etatik 21:00etara izango dira. Argazkian, hainbat lagun dantzan ikasten, Aikoren eskutik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun