Datorren astelehenetik aurrera, hilak 13, Itzubaltzeta / Romoko Urkizu kalean zirkulazioa etengo dute.
Getxoko Udalak jakinarazi duenez, "Urkizu kaleko saneamendua berriztatzeko lanak direla eta", datorren astelehenean, hilak 13, eta bi astez, "aurreikusitakoaren arabera", aipatutako kaleko Etxague Jenerala eta Kalamua arteko zatian zirkulazioa etengo da, zatika. Kalamua kalera sartzea errazteko, lanek irauten duten bitartean Urkizu kalean, Santa Eugenia eta Kalamuaren artean zirkulazioaren norabidea aldatuko da. Lehenengo fasean Alonso kale partikularrean sartuko diren ibilgailuak Aurrezki Kutxa kaletik atera ahal izango dira eta bigarren fasean irteera Kalamua kaletik egin ahal izango dute, une bakoitzeko seinaleen arabera. Lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu du Getxoko Udalak. Argazkian, aurretik Kresaltsu kalean egindako herri lanak.