Etzirako, larunbata, Bilbon deitutako "Denontzat eskubide guztiak Euskal Herria osoan" lelopeko manifestazioa debekatu egin du gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Berria.info-k jakinarazi duenez, Batasunak antolatu duelakoan
Adierazi EH!-k deitutako martxa debekatzeko
autoa (pdf) kaleratu du Ismael Morenok. Espainiako Gobernuak izendatutako Javier Zaragoza fiskal nagusiak aurkeztu zuen atzo debekuaren eskaera, Adierazi EH!-ri Batasunaren "oinordekoa" izatea "eta ETAren aginduak" jarraitzea egotzita. Manifestazioa orain dela lau hilabete deitu zuen herri ekimenak eta bitartean atxikimendu zabala eta askotarikoa eskuratu du. Besteak beste, ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba, Lokarri, ELA, LAB, Etxerat, GaztEHerria eta EAE-ANV-k bertaratzeko deia egin dute. Adierazi EH!-k prentsaurrekoa emango du arratsaldeko 5etan. Argazkian, herri ekimenak apirilean Gernika-Lumon egindako ekitaldia / cc-by-nc-nd
Joseba Barrenetxea.