Mahala Raï Banda Bukaresteko behe auzoetatik sortutako talde errumaniarra da. Bertan, hamaika herri ospakizunetan aritutako gazte musikariek eta haize-banda militarretan ikasitako artista beteranoek bat egiten dute, soinu tradizionalak ska, reggae edo funk soinuak uztartzen diren musika-nahasketa harrigarria sortzeko.
Gaizka Baenaren proiektuari dagokionez, flamenkotik abiatua da eta oso lurralde garaikideetarantz bideratzen ari da. Bere taldean harekin batera aritzen diren musikariak guztiz desberdinak ziren bideetan jarduteetatik datoz. Bertan, bakoitzaren esperientziek eta kezkek bat egiten dute eta elkarri osatzen diote, eta bertan kontrastez jositako sinu bat sortzen da; erritmikoa eta harmonikoa, beroa eta oldarkorra, askea eta zehatza.
Azkenik, Irlandako musikarekiko grina, sustrai asturiarrak eta formazio klasikoa dira Judith Mateo artistaren ezaugarriak. Barnean eta atzerrian eskainitako hirurehun kontzertu baino gehiagok bermatzen dute bere trebezia tradiziozko tresnekin. Gainera, bi lan diskografiko ditu bere baitan ("Tir Nan Og" eta "Mientras el cielo no se caiga") eta bere lan berria izango denaren singlea ("Weile Waile").
Bestelako jarduerak
Ohi denez, kontzertuak ez ezik, Folk Getxo BBK jaialdian jendeak Bidezko Merkatua bisitatu ahal izango du. Bidezko Merkatua Iparraren eta Hegoaren arteko bidezko merkataritza sustatzen duen ekimena da, zenbait GKErekin batera antolatzen dena. Bestalde, hainbat herrialdetako artisautzako produktuak Munduko Merkatura itzuliko dira, Koan elkartearen lanari esker. Halaber, aurten ere beste kultura eta herrialde batzuetako gastronomia ere dastatzeko beta izango dugu Munduko Terrazan, Euskadiko Munduko Medikuak erakundearen eskutik. Horiez gain, kale-banden desfileak egongo dira. Aurten Bavariako Stadtkapelle Starnberg, Eskoziako Stow Pipe Band, Asturiaseko Ciudad Cangas de Onís gaita banda eta Salamancaco Asociacion Surco-Boton Charro taldeak arituko dira kalejiretan.