Astelehen honetan, irailak 13, neguko ordutegia indarrean jarriko du Metro Bilbao garraio enpresak. Horretarako, ehun tren gehiago jarriko ditu eguneko. Urtearen amaierara arte indarrean egongo den neguko ordutegi berriarekin, oporretako etenaren ostean ohiko bizimodura itzuli den jendearen eskarira egokitu nahi du eskaintza Metro Bilbaok, astean guztira 524 bidai gehiago sartuz. Denera, garraioak 4.225 joan-etorri egingo ditu astelehenetik ostiralera. Tarte horretan, metroak enborrean (Etxebarri-San Inazio) 2,5 minutuko eta itsasadarraren eskuin eta ezkerretako adarretan 5 minutuko maiztasunak berreskuratuko ditu, goizeko 7:30etik 10:00etara gutxi gorabehera. Ondoren, 20:30ak arte edo, 3 eta 6 minutukoak izango dira maiztasunak, etengabe. Plentziarako maiztasuna 18 edo 20 minutukoa izango da astegun eta ordu tarteen arabera. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!