Metro Bilbaoko enpresa batzordeak aho batez eta sendo erabaki zuen atzoko bileran zuzendaritzari ahalik eta lasterren batzeko hitzordua eskatzea, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Aldi baterako
lau langileri kontratua zergatik ez dieten berriztatu "argi eta garbi" azaltzeko eskatuko diete Metro Bilbaoko arduradunei; baita enpresaren politika zehazki zein den ere. Hala ere, langileen ordezkariek ez dute askorik espero bilera horretaz. Izan ere, garraio enpresako arduradunek
aldi baterako kontratuen murrizketaren alde egin zuten atzo, "gastuari eutsi eta errekurtsoak arrazionalizatzeko asmoz". Gauzak horrela, lanuzteak barne, irailerako mobilizazio egutegia osatzea erabaki dute ELA, UGT, CCOO, CIM, LAB eta ESK sindikatuek. Datorren asteazkenean bilduko dira ekintzak eta datak zehazteko. Argazkia: © Koska irratia.