Sabin Intxaurraga Eusko Alkartasuneko sailburu ohiak eta atxikitze politikorik gabeko pertsona batek manifestaldia deitu dute larunbaterako (17:00etan) Bilbon,
Adierazi EH! plataformak aurretik deitutakoaren ordu berean,
Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Adierazi EH! plataformak deitutako protesta arratsaldeko lehen orduan debekatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 14:00ak aldera eman du horren berri Ismael Moreno epaileak. Deitzaileen iturriek Europa Press albiste-agentziari jakitera eman diote manifestaldi berriaren deialdia arratsaldean aurkeztu dutela formalki Herrizaingo Sailean, Eitb.com-en arabera. Ibilbidea zein leloa aldatu omen dituzte. Lehenxeago,
"manifestazioa egin egingo" dela esan du Rafa Larreinak (EA), Adierazi EH! plataformaren izenean. Argazkian, 17:00etan eman du prentsaurrekoa Adierazi EH! plataformak / © Adierazi EH!