Larunbat eta igandean Euskal Jaia ospatuko dute Sopelako udaletxe inguruan. Aurten ere kultura eta gastronomia jarduerek osatuko dute egitarauaren ardatza. Gauzak horrela, larunbatean, goizeko 10etan zabalduko dute baserritarren azoka. Halaber, txalaparta erakusketa eta aipatu tresna jotzeko aukera egongo da goiz osoan zehar. 13:00etan, gazta, barazki, lora eta fruta txapelketako sari banaketa egingo dute. Eguna amaitzeko, 21:00etatik aurrera, Mari Biraka taldeak kalejira mitologikoa gidatuko du. Argazkian, denboraldiko barazki gozoak topatzeko aukera ona izango da larunbatean Sopelan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!