"Jon Bilbao Moro ere aspaldi behar zuen kalean, legez onartutako erredentzio eta baldintzapeko askatasunaren aplikazioarekin", gaineratu dutenez. Baina, bere kasuan, 1991ko maiatzaren 20an, ihes egiten saiatu zen Mallorcako espetxetik, Joxean Kortadirekin batera. Saiakera horrengatik bi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten asuarrari. "Aitzakia horrekin gainera, garai hartan jasotzen ziren erredentzioak handik aurrera jasotzeko aukera kendu zizkioten, legez horrela egin ezin bazen ere", salatu du AAMk. Joxean Kortadi bera 2004an kaleratu zen, espetxean 22 urte egin ondoren. Jon Bilbaori, ordea, ihesaldiaren aurretik eskuratutako erredentzioak bakarrik aplikatu dizkiote.
Espetxe ugari ezagutu ditu
Jon Bilbao Morok espetxealdi ia osoa lehen graduan egin du, bakartuta eta isolatuta eduki dute denbora askoan. Espetxeratu zutenetik kartzela ugari ezagutu ditu: Carabanchel (1982/01/24), Puerto, Herrera de la Mancha, Langraiz, Alcala Meco, Sevilla, Mallorca (1993/06/– D), Tenerife II, Jerez de la Frontera (1998/12/23), Algeciras-Botafuego (2000/11/10), Puerto (2006-02-06 D), Alacant-Foncalent (2006-02-08). Uribe Kosta eta Erandion mobilizazio ugari eman egin dira Jon Bilbaoren askatasuna aldarrikatzeko, azken urteetan batez ere. Gogoratu behar da Erandioko Udalbatzak Jon Bilbao Moro askatzea eskatu izan diola Espainiako Espetxe Erakundeari.