Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak biharko Bilbon deitu duten bigarren manifestazioa debekatzea eskatu du, atzo debekatutakoaren "helburu berbera" duelakoan eta "lege iruzurra" ikusi duelako,
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. "EA eta Aralar alderdiak erabiliz legez kanpokoen eragina saihestea" izan omen dute helburu, aipatu duenez. Fiskalaren arabera,
Adierazi EH!k deitutakoaren "debekua saihestea" da deialdi berriaren helburua. Beraz, manifestazioarekin "botere judizialaren agintea urratu nahi izatea" leporatu die deitzaileei. Hori horrela, manifestazioa bertan behera gera dadin "Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailari berriro" beharrezko neurriak har ditzala eskatzeko exijitu dio fiskalak epaileari, "delituak saihesteko eta horien egileak nortzuk diren zehazteko izapideak zuzentzeko".