We Are Standarden ''Aitormena'' estreinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 10a, 16:54

Gaztea irratian estreinatu dute gaur We Are Standardek "Aitormena" kantuari egindako moldaketa. Musika talde getxoztarrak bere ukitu berezia eman dio Hertzainak taldearen klasiko handiari. Internet bidez jarri dute entzungai. Euskadi Gaztea hasi zenean, "Aitormena" izan zen lehen kantua eta, orain 20 urte bete dituen honetan, berriz ere "Aitormena" izango da abestia, baina We Are Standard-ek moldatua. "Garai berriak irrati batentzat, bertsio berria klasiko batentzat. Zuk ere entzun dezakezu: irratian, gure web atarian, telebistan... Edo, azken urte hauetako beste hainbat hit-ekin batera, laister aterako dugun "Lovin'Gaztea" diskoan", irrati kateko arduradunek azaldu dutenez. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa Andor.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun