I. Ipar Kutxa Sarian bi kategoria daude: barra tabernentzat eta mahaia jatetxeentzat. Ardandegi-jabe eta dastaketako batzordekideen artean egindako inkesta batean balorazio altuena jasotako jatetxe-tabernak geratu dira lehiaketa honetako finalista. Hauek dira zerrenda horretan dauden establezimendu guztiak:
• Jatetxeak: Remenetxe (Muxika), Andra-Mari (Galdakao), El Viejo Zortzi (Bilbo) eta Boroa (Zornotza).
• Tabernak: Motagane (Erandio), Catavinos (Algorta), Arrantzale (Algorta), Oreka (Zalla), M & G (Zalla), 1000 Kolorao (Gernika), Auzokoa (Gernika), Bitoque (Bilbo), Gure Toki (Bilbo), Lar (Bilbo), Mugi (Bilbo) eta Zamakolako Errota (Bilbo).
Horietara guztietara joango dira epaimahaiko kideak -sommelier ospetsuak eta Kontseilu Arautzaileko Dastaketa Batzordeko kideak-, Ipar Kutxako eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren ordezkariekin batera.
Ebaluazio lan hori abuztuan eta irailean egiten dihardute eta urriaren azken egunetan jakinaraziko da nortzuk diren lehiaketaren irabazleak. Sariketa Ipar Kutxa eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen arteko lankidetza hitzarmen baten emaitza da eta aurtengoa da bere lehenbiziko edizioa.
Ipar Kutxako iturriek gogoratu dutenez, aurrezki kutxa hori "baserritarrentzako kreditu kooperatiba bezala sortu zen eta oraindik partaidetzak ditu nekazaritzako elikagaien zenbait enpresatan. Lehiaketa hau babestuz sendoago agertzen du Euskal Herriko nekazaritzaren sektorea bultzatu eta berritzeko proiektuen alderako bere sostengua, beti ere gure natur ingurunearen garapen iraunkorra bilatzen duen filosofia baten barruan". Ipar Kutxak 155.000tik gora bezero ditu eta 92 ordezkaritza Euskadiko Autonomia Erkidegoko hirigune nagusietan.