Edukiontzi bat erre da Leioan eta kale erasoak desagertu dira titularretatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 11a, 11:17

Kontenedore bat erre zen pasa den ostegunean Leioako Aldekoena auzoan. "El Correo Español" egunkariak zabaldutakoaren arabera, gertaera gaueko 11ak pasata izan zen. Garrek inguruan zeuden autoak arriskuan jarri zituzten eta hori dela eta Leioako udaltzainek eta ertzainek lekuz aldatu zituzten. Bestalde, sutea igarri eta minutu batzuetara edukiontzia amatatu zuten Artatza suhiltzaileek. Medioetan luze eta zabal hitz egin da aurreko asteotan Hego Euskal Herriko hainbat tokitan, Sopela tartean, izandako kontenedore erreei buruz. Askotan kale eraso gisa aurkeztu dituzte eta hainbat politikarik eta iritzi-egilek ezker abertzaleari leporatu dizkiote halakoak. ETAk "eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia" iragarri ostean, berriz, hainbat mediok jarrera aldatu dute eta horren adibidea da "El Correo español"-ek Leioako edukiontzi honekin 24 ordutan egindakoa: ostiral goizeko bertsioan "hainbat ezezagunek erre" zutena, larunbatean "edukiontzi bat erre da" izatera pasatu da. Argazkian, 2009ko abenduaren 6an, goizaldean, ezezagunek Leioan eragindako suteek 19 edukiontzi eta 8 ibilgailu kiskali zituzten. Gaixo psikiatriko bati leporatu zizkioten ekintzak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun