Gazte bat atxilotu dute Algortako Kirol Portuan beste bati eraso egin diolakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 11a, 12:19

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Algortako Kirol Portuan liskar batean beste mutil bat ukabilez eta aulki metaliko batez jo egin duelakoan. Herrizaingo Sailak Efe Espainiako albiste-agentziari emandako bertsioaren arabera, ustezko erasoa goizeko hirurak aldera jazo da Kirol Portuko taberna batean, ordu horretan deitu baitute Ertzaintzara gertatutakoaren berri emateko. Patruila-autoa bertaratu denean, poliziek zauritua aurkitu dute ostatuan, aurpegia odoletan zuela. Osasun zerbitzuetako beharginak ospitalera eraman dute. Bitartean, ertzainek tabernaren kanpoaldean zegoen ustezko erasotzailea atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute, goizean zehar epailearen aurretik pasatuko dela. Lesioen delitua leporatzen diote.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun