Adierazi EH!-k deitutako martxa debekatu ostean, Eusko Alkartasuneko Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak egindako deialdi berria ere debekatu egin du Auzitegi Nazionalak. Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, gaur goizean jaso du martxa oztopatzeko agindua Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Arratsaldeko mobilizazio berria 17:15ean da irtetekoa Bilboko Jesusen BIhotzetik "Adierazpen askatasuna. Eskubide guztiak guztiontzat" lelopean. Atzo bertan, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohi jeltzaleak eta EA, Aralar, ezker abertzalea eta Alternatibako kideek parte hartzera deitu zuten.
Martxa debekatzeko Fiskaltzak debekatzeko egindako eskaeraren arabera, deialdi berri horrek lehenengoa ordezkatzeko asmoa zuen eta "lege iruzurra" zen. Argazkian, azkenean protesta aurrera jarraitzekotan ez da lehenengo aldia izango Ertzaintza milaka eta milaka lagunen mobilizazioa gelditzen saiatuko dena.