Iñaki Zarraoa: "manifestazioa deskonbokatzea erabaki dugu deitzaleok, probokazioetan ez erortzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 11a, 15:45

Gaur arratsaldez Bilbon eskubide guztien alde egitekoa zen manifestazio erraldoia bigarren aldiz Madrilen debekatu ondoren, deskonbokatzea erabaki dugu deitzaileok. Manifestazio hau oinarrizko eskubideen defentsan deituta zegoen. Debekuaren aitzakia lege iruzurra da. Baina benetako lege iruzurra zera da: Madrilgo tribunal berezia erabiltzea seguritate juridikoaren aurka, legezkotasun printzipioaren aurka eta defentsa eskubidearen aurka jokatuz. Hori guztia, gainera, oinarrizko eskubide nagusi bat galarazteko. Arduraz eta erabakitasunez deitzen dugu ez etortzeko Bilbora gaur, probokazioetan ez erortzeko eta istilurik egon ez dadin. Sinatzaileak: Iñaki Zarraoa, Sabin Intxaurraga, Imanol Olabarria, Begoña Campo, Ander Rodriguez eta Jone Goirizelaia. Argazkian, Iñaki Zarraoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun