Haurrentzako lekurik ez da faltako bihar jaialdian, eguerdian, 12:30ean, Andres Isasi Musika Eskolako bandak saio didaktikoa eskainiko baitie. Taldeak 9 eta 17 urte bitarteko 45 instrumentista biltzen ditu eta musika ikasketak osatzen joatea da bere helburua. Bandaren jarduerak musikarako belarria, taldeko sonoritatea, elkarrizketa musikalaren zentzua, zehaztasuna eta bat-etortze musikala garatzea bultzatzen du. Nahiz eta hasiera batean Santa Eugenia plazan programatuta egon, lekuz aldatu dute kontzertua eta Areetako Xake plazako karpan izango da.
Bestelako jarduerak
Bihar, azken aukera izango dute bisitariek Bidezko Azokaz gozatzeko. Bidezko Merkatua Iparraren eta Hegoaren arteko bidezko merkataritza sustatzen duen ekimena da, zenbait GKErekin batera antolatzen dena. Bestalde, hainbat herrialdetako artisautzako produktuak Munduko Azokan egongo dira salgai, Koan elkartearen lanari esker. Halaber, beste kultura eta herrialde batzuetako gastronomia ere dastatzeko beta izango da bihar azken aldiz Munduko Terrazan, Euskadiko Munduko Medikuak erakundearen eskutik. Azkenik, kale-banden azken desfilea 19:00etan irtengo da Bizkaiko Zubiko plazatik.
