
Nahiz eta Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gaurko Bilborako "Adierazpen askatasuna. Eskubide guztiak pertsona guztientzat" lelopean deitutako manifestazioa debekatu eta ondoren
deitzaileek bertan behera utzi, hainbat eta hainbat lagun Kale Nagusian biltzen hasi dira arratsaldeko bostak aldera -han zen manifestazioaren hitzordua, 17:15ean-,
Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez. Txaloka hasi dira. Ertzaintzaren bost furgoneta daude han, eta lagun bat atxilotu dute Bizkaiko Diputazioaren parean bost eta erdiak aldera. Sabin Intxaurraga eta Unai Ziarreta EAko kideak eta Oskar Matute Alternatibako bozeramailea ertzainekin hitz egiten aritu dira, hura aska zezaten eskatuz, baina poliziek ez diete jaramonik egin. Ertzaintzaren helikopteroa ere badabil arratsaldetik. Argazkian, ez da lehenengo aldia Ertzaintza mobilizazioa gelditzen saiatzen dena Bilbon.