Eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua eratu dute Adierazi EH babestu zuten eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 11a, 21:50

Espainiako Auzitegi Nazionalaren debekuei aurre egin, eta eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua eratu dute gaur bertan Adierazi EH! herri ekimena babestu izan duten eragileek, arratsaldean Bilboko Kafe Antzokian Laura Mintegi eta Gotzon Barandiaran idazle algortar eta larrabetzuarrak jakinarazi dutenez. Oinarriak, Adierazi EH!ren berberak. 40 bat eragilek osatzen dute mugimendua, alor ugarikoek, eta "guztiz irekita" daudela esan dute. Datorren astean bilerak egiten hasiko dira. Batetik, eskubideen aldeko aldarrikapena gizarteko "erakunde denetara" eramateko. Bestetik, "mobilizazio egutegia adosteko". Bere garaian Hego Afrikan izandako mugimenduaren tankerakoa eratu nahi dute, bertako kide batek Berria.infori esan dionez. Argazkian, beste hainbatetan bezala ertzainez josita egon dira Bilboko kaleak.

Erreharriak adierazi.euskalherrian.info hacktibisten ekimenaren baitan grabaturiko bideoa [publicdomain]

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun