
Plentziako kultur etxean "Comprometidos con Anantapur" argazki-erakusketa izango da etzitik hilaren 29ra. Bertan Indiako eskualderik txiroenetariko batean dagoen
Vicente Ferrer Fundazioaren lana agertzen da. Sarrera doakoa izango da. Fotografiak, Ramon Serrano argazkilariak ateratakoak, fundazioaren garapen planaren bilakaera erakusten dute, "dalits" edo "ukiezinak" bizi diren komunitatean txirotasuna geldiarazteko helburua duena. Irudiek talde humanitarioak eragina izan duen alorrak ezagutarazten dituzte, hala nola ikaskuntza, sanitatea, ekologia, emakumea eta etxebizitza. Vicente Ferrer Fundazioa 40 urte daramatza Indiako Anantapur eskualdean lanean. 1.800 pertsona baino gehiagok, gehienak bertakoak, garapen plana betearazten dute eta 2.000 herri baino gehiago betetzen dute. Argazkian, Berangoko Udalak Vicente Ferrer Fundazioarekin izenpetutako hitzarmena berritu zuen 2010eko ekainaren 3an / © Berangoko Udala.