Bakea eta duintasuna eta Biladi
Bakea eta Duintasuna garapenerako lankidetza, elkartasuna eta giza eskubideen esparruan lan egiten duen elkarte independentea da, nazioarteko harreman justu eta solidarioagoak eraikitzeko asmoz gizartearen sentsibilizazioan eragina izan nahi duena mundu mailan garapen berdintsuago bat lortzeko. Bakea eta Duintasuna 1995an sortu zen sentsibilizazio esparruan lanean hasi zelarik; helburua gaur egun dagoen garapenaren ereduarekiko kontzientzia kritikoa sortzea zen, eredu hori injustua eta desberdintasunen eragile bezala aintzakotzat hartzeagatik. Biladi Palestinar Kultura Zentroa 2003an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, herri palestinarra eta euskaldunaren arteko harreman kulturalak sustatzeko helburuarekin. “Biladi” izen arabiarra da eta bere esanahia “nire lurra”, Lurralde Okupatuetan eta errefuxiatuen kanpamenduetan sakabanatuta bizi diren 8 milioi palestinarren lurra, alegia. Elkarteak palestinarren errealitatea, bizitza, kultura, ohiturak eta tradizioak sustatu eta landu nahi ditu interesa duten erakunde eta pertsonengan.
Palestinari buruzko "Welcome" erakusketa izango da gaurtik hilaren 21era Algortako Villamonte kultur etxean. Bertan, hainbat egile ezberdinen argazkiak, mapak, testu laburrak eta Palestinako olerkien bertsoez osatutako 18 panel izango dira ikusgai. Erakusketa horren bidez,