Plentziako ezker abertzalearen blog berriak 1.000 bisita baino gehiago izan ditu jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 13a, 19:14

Plentziako ezker abertzaleak jakinarazi duenez, 1.000 bisita baino gehiago jaso ditu Piztu Plentzia! bere blog berriak. Gune hori 2010eko apirilean jarri zuten martxan, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz udalerrietako ezker abertzaleko taldeek komunean zuten webgunetik beren beregi Plentziari buruzkoa jaio zenean. Piztu! Plentziako kudeatzaileek balorazio irekia egin dute bisita kopuruaren inguruan eta erabiltzaile orori eskerrak eman dizkiote: "Asko dira? Gutxi, akaso? Berdin da, guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu gure albisteak zabaltzeagatik, gure argazkiak erabiltzeagatik, gure iritziak irakurtzeagatik, zuen ekarpenengatik...". Argazkian, pasa den irailaren 5ean, Plentziako Piruli plazatxoan egindako "Zutik Euskal Herria! Zutik Plentzia!" lelopeko elkarretaratzea / © Piztu Plentzia!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun