Aisialdirako begirale ikastaroak antolatu dituzte Sopelan

Sopelako Gazte Bulegoak 18 urtetik gorakoentzako aisialdirako begirale ikastaroak egingo ditu urritik aurrera. Arlo teorikoa Kurtzio Kultur Etxean emango dute. Arlo praktikoa eta monografikoa, berriz, udalerritik kanpo. Teoria 200 ordukoa izango da eta praktikak 120 ordu beteko dute. Agiria lortu ahal izateko bi arloak gainditu beharko dira. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, "ikastarora joatea eta parte hartzea ere kontutan hartuko da". Aurrez izen-emateko epea irailaren 24ra arte egongo da zabalik Sopelako Gazte Bulegoan (Mendieta 11, Kurtzio Kultur Etxea). Prezioa 250 eurokoa izango da. Ikastaroa trinkoa izango da, hau da, urte batean burutuko da, 2010eko urritik 2011ko ekainera arte. Euskaraz egingo dute eta ordutegiei dagokionez, taldea sortzen denean behin betiko egutegia eta ordutegia zehaztuko dituzte. Argazkian, ume batzuk magia saio batean adi-adi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun