Aurrekoetan bezala, aurten ere betoa ezarri nahi die Pirritx eta Porrotxi Getxoko PPk. Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta –aurrekoetan Getxoko Kultur Etxeak ekarri izan ditu–, bihar, asteartea, bi saio eskainiko dituzte Areetako Xake plazan pailazo euskaldunek. Gauzak horrela, Udalak aipatu emanaldietara bideratutako "balizko diru-laguntza" kentzea eskatuko dio Imanol Landa alkate jelkideari Marisa Arrue bozeramaile popularrak, gaur arratsaldeko Kultura batzordeko bileran. Halaber, saioetarako, tokiko erakundeak bertan daukan karpa Bizarra Lepoani ez uztea galdegingo dio. Arruek adierazi duenez, "orain gutxi sinatutako hitzarmenari esker, diru kopuru handia eman zaio elkarte horri. Hori dela eta, emanaldion kontrataziorako erabilitako diru zatia kentzea eskatzen dugu, baldin eta Udalak emandako dirua erabili badute horretarako". Argazkian, Marisa Arrue.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!