Presoen ikastearen eskubidea aldarrikatu dute goizean Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 13a, 19:58

Gaur, EHUren ikasturte berriaren hasierarekin batera, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak eta Iñaki Goirizelaia errektoreak parte hartu dute, besteak beste, Leioa eta Erandioko campusean burutu den ekitaldi nagusian. Agintari horien presentzia aprobetxatuz, "euskal presoek oraindik ere ikasteko eskubidea bermaturik ez dutela" salatu dute bertan bildutako 90 lagun inguruk, deitzaileek jakinarazi dutenez. Mobilizazioa goizeko 10:45ean izan da campuseko Errektoretzan, baina hura ekidin eta beste ate batetik sartu dira areto nagusira politikariak. Argazkian, ELA, LAB, EILAS, SalHaketa, Etxerat eta Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ikasle, irakasle, langile eta eragile ezberdinak bildu ziren maiatzaren 28an Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bilboko ordezkaritzaren sarreran, euskal preso politikoek ikasteko eskubidea urratuta zeukatela salatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun