![](http://farm3.static.flickr.com/2051/2427066299_78c5567c3b_m.jpg)
Espainiako bandera udaletxe barruan zein kanpoan jarri behar ez izateko, orain hilabeteak errekurtsoa aurkeztu zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian Erandioko Udalak. Javier Ruiz PPko tokiko bozeramaileak adierazitakoaren arabera, "martxoan helegitea atzera bota zuen auzitegian, udal erakunde erandioztarra aurreko sententzia betetzera behartuz". "Epaia eman zutenetik zortzi hilabete igaro dira jada, alkateak horri muzin eginez; desobedientzia delitua, beraz. Gure alderdi politikoak ezin du onartu justizia auzitegiei egindako desafio hori", gaineratu du Ruizek. Sententzia betetzen ez badute, Fiskaltzara joko du Erandioko PPk. Bestalde, prozedura judizialaren gastu osoa "EAJk berak eta ez Udalak" ordain dezala eskatuko dute hurrengo osoko bilkuran popularrek. Ruizen ustez, "gastu hori saihesterik egongo zen, legedia bete beharrean, auzitan ari izan ez balira. Jakinda, gainera, epaileek arrazoia emango ez zietela". Argazkian, 2008ko apirilean
sinadurak batzen ibili ziren, Erandioko udaletxean Espainiako bandera jar ez zezaten.