"Sagarren denbora" dokumentala proiektatuko dute ostiralean Sopelan

Meñakoz kultur elkarteak eta Gite-Ipes erakundeak antolatuta, ostiral honetan, irailak 17, 19:30ean, "Sagarren Denbora" dokumentala proiektatuko dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Pelikularen ostean solasaldia egingo dute. Horretarako, Kristian Etxaluz pelikularen protagonista eta Txaber Larreategi zuzendaria hurbilduko dira bertara. Filma Kristiane Etxaluzek eta Afrikako Sao Tomen deportatuta daukaten Alfontso Etxegarai iheslari plentziarrak elkarrekin daramaten bizimodua du oinarri. Gite-Ipes elkarteak ekoiztuta, Baionako Atalante zineman erakutsi zuten lehenbiziko ekainaren 11n. Uztailaren 1ean, berriz, Plentzian, Alfonsoren herrian estreinatu zuten; eta Sopelatik pasa eta gero, Donostiako zinemaldian ere erakutsiko dute. Argazkian, Alfontso Etxegarai iheslari plentziarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun