Lehen sorospen ikastaroa antolatu dute Sopelan

Euskadiko Igeriketa Federazioak eta Serviociok sustatutako lehen sorospen, ur sorospen eta kanpoko desfibriladore automatiko ikastaroa hilaren 18an abiatuko du Sopelako Udalak. Izena emateko epea bihar arte egongo da zabalik. Ikastaroa sopeloztar gazteei zuzenduta dago, bereziki. Irailean, urrian eta azaroan garatuko dute. Arlo teorikoa, astelehen, astearte eta ostegunetan landuko dute 18:30etik 21:30era, Urko kiroldegian. Arlo praktikoa, berriz, udal igerilekuan landuko dute asteburuetan. Sopelan erroldatutako pertsonek %10eko deskontua izango dute ikastaroan apuntatzerakoan. Argazkian, Sopelako udal igerilekuak / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun