Agentziek kaleratutako atxilotuen zerrenda honako hau da: Erika Bilbao, Eneko Compay Silva (Valentzian atxilotua), Rosa Iriarte Laset eta Jose Aldasoro Jauregi (Nafarroan), Sandra Barrenetxea Diez (Bizkaian), Ugaitz Elizaran Aguilar (Gipuzkoan), Egoitz Garmendia Vera eta Urko Asier Aierbe Sarasola (Gasteizen) eta Anais Ariznabarreta Ibarluzea eibartarra Nojan, berri agentziek jakinarazi dutenez Eibarrera (Gipuzkoa) eraman dute miaketak egiteko. "ETAren komisario politiko" izatea leporatu die atxilotuei. Iturri berberek jakinarazi dutenez, operazioa zabalik dago, eta goiz osoan hogei miaketa egin dituzte guardia zibilek.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak kaleratutako oharra:
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:
Ezer baino lehen alarma guztiak piztu nahi ditugu bederatzi atxilotuek une honetan bizi duten tortura arriskuaren aurrean. Atxilotuak Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuak aurkitzen dira une honetan eta honek torturatuak izateko arrisku larrian daudela esan nahi du. Aurrez ere jakin badakigu Marlaska epaileak Guardia Zibilaren burutu ohi dituen operazioetan tortura ankerrak izan ohi direla.
Polizia operazio honen xedea Euskal Herrian loratzen ari den aro politiko berria zapuztea da. Azken hilabeteetan izan diren mugimendu politikoek eta ETA erakundearen adierazpenak prozesu politiko bat abian jarri dute. Pasa den astean izandako erreakzioetan Espainiako Gobenuak errepresio gehiago iragarri zuen, errepresio gehiago Euskal Herrian mamitzen ari den prozesu demokratikoak aurrera egin ez dezan. Herri honetan indarrean dute errepresio eta salbuspen egoera betikotu nahi dute estatuek.
Euskal Herrian une honetan bizi den ilusio eta bake gogoari atxiloketekin, debekuekin, torturarekin eta espetxearekin erantzun nahi dio Espainiako Gobernuak. Errepresio olatu honek Espainiako Gobernuaren urduritasun erakutsi baino ez du egiten, jakitun direlako herri honetan urrats atzeraezinak ematen ari direla benetako egoera demokratiko bat erdiesteko bidean.
Errepresioak ez du etenik eta datozen aste eta hilabeteotan antzeko polizia operazio gehiago etorriko direla aurrikusi daiteke. Honen aurrean herritarron erantzuna antolatu eta kalera ateratzea beharrezkoa izango da. Errepresioak demokrazia eragoztea du helburu, eta demokrazioaren bidean beharrezkoa izango zaigu errepresioa eragoztea.
Guardia Zibilak bederatzi militante independentista atxilotu ditu goizaldean
Agentzia arabera 20 etxebizitza edo elkarte miatu dituzte operazio honen baitan. Atxilotuak Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuak daude.
Guardia Zibilak burutu duen polizia operazioaren harira:
Araban:
Egoitz Garmendia Gasteizen atxilotu dute. Izatez Otxandiokoa da. AEK-ko euskaltegian lan egiten du Gasteizen irakasle bezala. Une honetan Guardia Zibila euskaltegi inguruan dago eta oso posible da
Gipuzkoan:
Urko Aierbe Donostiako Egia auzoan atxilotu dute bere gurasoen etxean. Egun Durango bizi da eta azken urteotan Euskal Herrian Euskaraz eta Kontseiluan aritu izan da lanean.
Ugaitz Elizaran Donostiako Intxaurrondo auzoan atxilotu dute. Euskal preso politiko ohia da. Bere etxeako miaketa baimenarekin arazoak egon dira eta Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartea miatu du aurrena Guardia Zibilak eta une batetik bestera miatuko dute bere etxea.
Aniaiz Arisnabarreta Nojan atxilotu dute eta Eibarren duen etxea ere miatu du Guardia Zibilak.
Nafarroan:
Joxe Aldasoro Etxarrikoa da. Euskal Herrian Euskarazen lanean aritu izan da urte askoan, baita AEK-n ere.
Rosa Iriarte Iruñean atxilotu dute eta bere etxea miatu du Guardia Zibilak. Mugimendu feministako militantea izan da urte askoan.
Eneko Compains ere Iruñeako da. Nazio eztabaidan lanean aritu izan da.
Bizkaian:
Erika Bilbao Leioako da.
Sandra Barrenetxea Bilbokoa da.
Leioako Kurkudi herriko tabernaren miaketaren eta Erika Bilbaoren argazkiak