Getxoko PPk atzo esandakoaren harira, Imanol Landa tokiko alkateak hainbat adierazpen egin ditu popularrek "era urgentean" aurkeztuta eta euren zein PSE-EEren botoekin atzo arratsaldean Kulturako Informazio Batzordeak hartutako erabakiaren inguruan. Bizarra Lepoan euskara elkarteari Areetako Xake plazan dagoen karpa gaur, asteartea, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunerako erabiltzeko baimena kentzea eskatu zuten, baita aipatutako elkarteari ekitaldia kontratatzeko erabilitako diru kopurua kentzea ere, "Udalak elkarteari ematen dion diru-laguntzaren parte batekin kontratatua izan bada". Ikuskizuna egiteko baimena goizean sinatu dute, Landak zehaztu duenez. Getxoko alkateak adierazi duenez, Kulturako Informazio Batzordeak "ez du eskumenik ezta ahalmenik ere gaiari lotutako erabaki betearazlea hartzeko, hori alkateari baino ez baitagokio". Argazkian, Imanol Landa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!