Erika Bilbao eta beste zortzi lagunen atxiloketak salatuko dituzte arratsaldean Erandion eta Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 14a, 16:47

Orain gutxira arte luzatu egin da Leioako Kurkudi herriko tabernaren miaketa. Barruan zeukaten atxilotutako Erika Bilbao erandioztarra, goiz osoan zehar ehun lagun inguru igaro direla bertatik atxilotutako emakumeari elkartasuna adierazteko asmoz. Kurkuditik kutxa ugari, pankartak eta kartelak eraman dituzte guardia zibilek. Kanpoan zeuden lagunek "Alde hemendik, utzi bakean!" eta antzeko leloen artean hartu dituzte polizia espainiarrak; baita inguruak hartu dituzten ertzainak ere. Miaketa bukatuta, bat-bateko manifestazioak egin du herriko taberna eta PSE-EEren egoitza arteko bidea. Polizia autonomikoko patruila-auto bi bertan zirela, "PSOE, GAL, berdin da!" bota diete sozialistei. Arratsaldean Erika Bilbao eta beste zortzi lagunen atxiloketak salatzeko manifestazioa egingo dute Leioan, 20:00etan, Bulebarretik abiatuta. Ordu bete lehenago, 19:00etan, Erandion egingo dute elkarretaratzea. Argazkian, Erika Bilbao miaketaren unean.

Leioako Kurkudi herriko tabernaren miaketaren eta Erika Bilbaoren argazkiak:



Koska irratiak egindako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun