Barinatxeko zerbitzu eraikinean komun gehiago jartzeko eskatu du Sopelako Udalak

Barinatxe hondartzako zerbitzu eraikina berregokitzeko lanak egin ditzala eskatu dio Espainiako Ingurumen Ministerioari Sopelako Udalak. Egokitze lan horietan eraikin barruko dutxak komun bilakatzea galdegin dute tokiko arduradunek. Behin-behineko neurri gisa, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, modulu aurrefabrikatua jarri du. Horrek zenbait komun ditu eta irailaren 30era arte egongo da hondartzan. Zerbitzu eraikinak, berriz, ehun metro koadro inguru ditu eta Ingurumen Ministerioak eraiki zuen, baina Sopelako Udalak kudeatzen du. Hondartzari era egonkorrean eta urte osoan zerbitzu emateko eraiki zuten, lokal bakarrean hondartzainei eta sorosleei tokia emanez. Aldi berean, hareatzara joaten diren pertsonentzako komun eta dutxa publikoak ditu. Eraikinaren bidez behin behineko moduluak jartzea saihestu nahi zen, aurreko udetan bezala. Argazkian, Barinatxe hondartzan kokatuta dagoen zerbitzu eraikina / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun