"Hi-talde" tailerrean izena emateko azken eguna ostiral honetan, hilaren 17an, izango da. Ekimen berezi hori Leioako eskola publikoetan ikasten duten txikiei eta 4 urte baino gehiago dutenei zuzenduta dago. Tailer hori, Ekotaldearen lanetik sortu da, hau da,
Leioako Udalak eta Solasgunek sustatutako "Herrigune Leioa" egitasmoaren ekintzetan parte hartzen duten pertsonek sortutakoa. Astean ordu beteko iraupena izango du, beti klaseko orduetatik kanpo. Bertan, hainbat ekintza egingo dute gazteek, beti ere sormena eta adimen emozionala landuz. Horien artean, besteak beste, buztinezko piezak egin, eraikuntza txikiak landu edota mugimendu zein konfigurazio jolasekin gozatuko dute. Hileroko prezioa 8 eurokoa izango da eta tailerrek urritik ekainera arte iraungo dute. Informazio gehiagorako: 944 029 780 edo 656 742 147. Argazkian, ume batzuk adi-adi.