Buia zaharra baino ez da Barinatxen aurkitutako burdinezko objektua

Atzo arratsaldean, 120 bainulari inguru Sopelako Barinatxe hondartzatik irtenarazi zituzten, uretan obus zahar bat zegoelakoan. Marea arin igo zen eta objektua uraren azpian desagertu egin zen. Gauzak horrela, gaur arte atzeratu zituzten miaketa lanak. Gaur arratsaldean hareatzara gerturatu dira berriro Ertzaintzako lehergailuen espezialistak, arriskurik egon zitekeelakoan. Baina, hara ze ezustekoa erdoildutako burdinazko objektua atera dutenean. Pala mekanikoaz hornitutako traktore batek uretatik atera du metalezko zatia eta orduan konturatu dira buia bat baino ez zela, "El Correo Español" egunkariko edizio digitalak zabaldu duenez. Argazkian, surflari eta bainulariek lasai ibil daitezke Barinatxe hondartzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun