Getxoko herritar bati euskal preso politiko bat bisitatzeko eskaera atzera bota diote hura gizarteratzeko lagungarri izango ez delakoan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Lannemezaneko (Frantzia) espetxeko zuzendariak gutuna bidali dio eta bertan, hitzez hitz esaten dio hori bisita baimena ukatzeko arrazoi modura.
Etengabe bitakorak ikusgai jarri du aipatu
eskutitza. Udan zehar ere ez dira gutxi izan euskal preso politikoen senide eta lagunek aurkitutako trabak. Besteak beste, abuztuaren hasieran
aurrez aurrekoak galdu zituzten Lexuri, Orkatz eta Irantzu Gallastegiren familiakoek. "Euskal Preso Politikoen Kolektiboari (EPPK) ezarritako muturreko egoerak" salatzeko asmoz, hainbat
espetxetan ekimenak egingo dituzte irailean zehar. Uribe Kostako AAMk zehaztu duenez, eskualdeko hainbat presok ere parte hartuko dute txandakako borrokaldi horretan: Kordoban (Andaluzia, Espainia), Jabier Gallaga Ruiz algortarra; Villenan (Alacant, Herrialde Katalanak), Pol Asensio Millan algortarra eta Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra; Valentzian (Espainia), Sergio Polo Escobes sopeloztarra; eta Topasen (Salamanca, Espainia), Iñigo Otazua Urresti "Oti" algortarra eta Zigor Goikoetxea Basabe getxoztarra, hurrenez hurren. Argazkian, udan eskualdean egindako mobilizazioetako bat / cc-by-sa Etengabe.