Txileren independentziaren 200. urteurrena ospatuko dute bihar, osteguna, Kultur Leioan, aipatu herrialdeak udalerri leioaztarrean duen Kontsulatuak, Alonso Ercilla eta Pablo Neruda kultur elkarteek, Chile Lindo eta Millantu folk taldeek eta
Leioako Udalak. Jaia 20:00etan hasiko da Errekalde plazan. Bertan, harrera ofiziala egingo dute. Ohiko aurreskuaren ondoren, Chile Lindok eta Millantu dantza taldeko Alejandra Veas dantzariak Txileko musika eta dantzen erakustaldi polit bat eskainiko dute. Hori amaitu ostean, luncha izango dute gonbidatu guztiek, Txileko janari tipikoekin osatutakoa: ardoaz eta enpanadaz, besteak beste. Leioako udal ordezkariez gain, Juan Carlos Perez de Unzueta Txileko kontsula eta Gotzon de Lasa Alonso Ercilla elkarte euskal-txiletarraren presidentea izango dira ospakizunetan. Horretaz gain, Euskal Herriko beste toki askotako elkarte txiletarretako kideak ere izango dira. Leioako Udalak gogoratu du asko direla Euskal Herrian bizi diren txiletarrak eta herri honekin harreman estua duten euskaldunak. Bizkaian bakarrik 800 baino gehiago dira. Argazkian, urtarrilaren 4an, 50 bat lagun elkarretaratu ziren Txilek Leioan duen kontsulatuaren aurrean,
orain gutxi aipatu herrialdean epaitu duten Asel Luzarraga musikari, idazle eta Euskal PEN Klubeko zuzendaritzako kideari elkartasuna adierazteko / © (
hack.in#badakigu).