Gaur da azken eguna UK Martxarako bonoak hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 15a, 18:30

Gazte independentistek asteburu honetan egingo duten Uribe Kostako Martxarako bonoak eskuratzeko azken eguna da gaur. "Gazte borrokaz, Uribe Kosta eraiki" lelopean, Erandion hasi eta Plentziarainoko ibilbidea egingo dutenentzat hiru egunerako bonoa dute eskuragai, 12 eurotan. Txartel horrek larunbat eta igandeko gosariak, zapatuko afaria eta domekako bazkaria barne hartzen ditu. Bestalde, igandeko herri bazkarira soilik hurbilduko direnek 6 euroko txartela eskuratu ahal izango dute. Bi tiket mota eskualdeko ohiko lekuetan eskura daitezke. Argazkian, duela bi urteko UK Martxako irudi bat.

Erandio eta Plentzia arteko ibilbidea "eskualde osoa independentziaren aldeko gazte olatuaz bustiko duelarik", zeharkatuko dute, Gazte Independentisten arabera. Ibilaldi soil bat izatetik harago, asteburuan zehar martxan parte hartuko duten neska-mutilek "gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean euskal gazteriak duen aukera posible bakarra independentzia" dela irudikatuko dute.

Egitaraua:

Irailak 17, ostirala

18:30 Harrera ekitaldia (Erandioko metroko plazan)
19:30 Palestinaren inguruko hitzaldia (Leioako Bulebarrean)
21:00 Afaria.
22:00 Drogen inguruko solasaldia.

Irailak 18, larunbata

08:00 Diana.
08:30 Gosaria.
09:30 Makroaraztegiaren inguruko hitzaldia (Lamiakoko plazan)
10:30 Euskal Estatuaren bideragarritasuna (Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan)
12:30 Hamaiketakoa (Algortako Portu Zaharrean)
13:15 Gazte Tribiala (Algortako Teilagorri plazan)
15:15 Gazte bazkaria (Azkorrin)
17:30 Maskulinitate eta feminismo tailerrak (Berangon)
21:00 Afaria.
02:00 Gazte mugimenduaren bilakaera.
Gero... gaubeila.

Irailak 19, igandea

08:00 Diana.
08:30 Gosaria.
09:30 Gazteria eta errepresioa (Sopelako udaletxe plazan)
13:00 Ekitaldia (Plentziako 21 plazan)
15:00 Bazkaria.
17:00 Kontzertuak eta erromeria.

Argibide gehiagorako:

UK Martxa Topatu.info-n
UK Martxa Facebook-en
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun