Ritxi eta Ainara
Guaitorock jaialdiko antolatzaileetatik bi gonbidatu zituzten atzo, Algortako Amesti kalean dagoen estudiora,
Koska irratiko lagunek. Bertan, musika festibalean parte hartuko duten taldeei buruz
aritzeko aukera (mp3) izan zuten. Guaitorock jaialdia asteburu honetan, irailaren 17, 18 eta 19n, egingo dute Getxoko Andra Mari kiroldegian, talde mordoaren partaidetzarekin. Tartean, Napalm, Autosecuestro, D.A.R. eta Thunda Clap Sound System getxoztarrek joko dute. Egun baterako sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai. Bi egunetarako bonoak, berriz, 5 eurotan. Hala ere, Koska irratiak bi txartel zozketatuko ditu: "oso erraz, gainera. Mezu baten truke, esan beharko diguzue zer talde ikusi nahiko zenuketen aurtengo Guaitorock festibalean,
koskairratia[abildua]koskairratia.com e-posta helbidera idatziz", azaldu dutenez. Ostiralean, 14:00etan, zozketatuko dituzte sarrerak parte hartzaileen artean. Hori dela eta, kontaktuan jartzeko moduren bat zehaztea ere eskatu diete lehiakideei. Irudian, Guaitorockeko kartela.