Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta, atzo, asteartea, "Irrien lagunak" ikuskizuna eskaini zuten Areetako Xake plazako karpa pean
Porrotx eta Marimotots pailazoek. "Izugarria izan zen, 2.500 bat lagun batu ginen karpan", adierazi dute Bizarra Lepoaneko lagunek. Bi saio eskaini zituzten. Bide batez, horiek prestatzen lagundu dituzten elkarte zein norbanako guztiei eskerrak emateko aukerarik ez dute galdu nahi izan euskara elkarte getxoztarreko kideek: "UKTEST txalaparta elkartea, Lauaxeta AEK, Kukupraka ludoteka, UKBERRI.NET agerkari digitala, Getxoko Udala, Garazi, Maria, Maialen K., Kepa, Andrea, Irune, Peio, Maialen A., Ainhoa, Iñigo, Luzia, Karlos, Ziortza, Irantzu, Rozio, Iñaki eta Lander. Ezin izango genukeen hau guztia aurrera eraman zuen laguntza barik. Bihotzez, eskerrik asko!". Argazkian, Bizarra Lepoaneko hainbat kide zein laguntzaileetako batzuk atzo Porrotx eta Marimototsekin / cc-by-sa Bizarra Lepoan.