Getxoko Turismo Bulegoa neguko ordutegiari ekingo dio bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 15a, 19:49

Bihartik aurrera, Getxoko Turismo Bulegoa neguko ordutegiarekin lanean hasiko dela jakinarazi du tokiko Udalak. Gauzak horrela, instalazioak publikoarentzat zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan, berriz, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:00ak arte. Argazkian, Algortako Telletxe plazan jarri ohi duten turismo bulego ibiltaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun