Algortako Egunsentia haur-eskolan izena emateko epea bihar zabalduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 15a, 19:52

Bihar, osteguna, zabalduko dute Algortako Foru kaleko 16. zenbakian dagoen Egunsentia haur-eskolan izena emateko epea. 2010ean jaiotako 6 neska-mutikoentzako tokia dago eta matrikula 9:00etatik 16:30era bitarteko ordutegian egin ahal izango dute aita-amek haur-eskolan bertan. Matrikulazio epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Interesatuta dauden guztiek informazio gehiago lor dezakete Egunsetian edo 946 579 293 telefono zenbakira deituz. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea eta Begoña Ezkurra zinegotzia Egunsetia haur-eskolan, zentroko arduradunekin batera / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun