Ekinen aurkako operazioa salatu dute gaur goizean Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 15a, 22:58

Ekineko zuzendaritza nazional berriko kide izatea egotzita atzeman zituzten Erika Bilbao eta beste zortzi euskal herritarren atxiloketak salatu dituzte gaur goizean Leioa eta Erandioko campusean bildu diren 100 lagunek. Atxilotuek inkomunikazio egoeran torturak jasan ditzaketela jakinarazi dute eta espainiar estatuak ezker abertzaleak egin nahi duen bideari oztopoak jartzen jarraitzen duela adierazi dute. Elkarretaratzean bildu direnak atxilotuak askatzeko eta errepresioa ez dela bidea salatu dute. Horrez gain, datozen egunotan izan daitezkeen mobilizazioei adi egoteko deia luzatu dute. Argazkian, gaurko elkarretaratzea Leioa eta Erandioko campusean / cc by-sa Topatu.info.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun