Ttan Ttakun irratia isilarazi du Guardia Zibilak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 16a, 02:40

Erika Bilbao eta beste zortzi euskal herritar atxilotzeaz gain, Donostiako irrati librea, Ttan Ttakun, isilarazi du Guardia Zibilak azken sarekadan, Koska irratiak jakinarazi duenez. Ordenagailuak eraman eta Ttan Ttakunek egoitza duen Egiako Gazte Lokala itxi eta zigilatu zituen asteartean erakunde armatuak. "Adierazpen askatasunaren aurkako eraso hau salatu beharrean gaude. Era berean, hemendik gure elkartasuna bidali nahi diegu gure ahizpak diren Ttan Ttakun irratiari eta Egiako Gazte Lokalari, Espainiako errepresio doilorrak mutututa baino, bion 15. urteurrena ospatzen ibili beharko liratekeenak", adierazi dute Koska irratiko lagunek. Argazkian, Egiako Gazte Lokala Guardia Zibilak zigilatuta / © Ttan Ttakun irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun