Getxo Antzoki berriko azpiegitura, makineria eta azpiegitura eszenikoko lanak agintzeko txostena baliogabetzea eskatu du gaur Getxoko PPk. Horretarako, mozioa aurkeztu du, ostegun honetako udal batzarrari begira. Tokiko Gobernu Batzordeak eman zion onespena txostenari, irailaren 27an, 91.551,73 euroko zenbatekoan. Marisa Arrue popularren bozeramaileak, ordea, berriro ere "legea urratzea eta udal batzarraren kontrola saihestu nahi izatea" egotzi die agintari getxoztarrei, obrak fase ezberdinetan esleitzen ari direlako, "Estatuko kontratu legeak zehaztutakoa ez betez". PPkoen ustez, egungo proiektuak ez ditu Getxo udalerriak dauzkan beharrizan kulturalak asebeteko. Arrueren arabera, "azpiegitura berriek ez dute ekitaldi handiak hartzeko balioko; hortaz, karpak udalerriko plazetan izaten jarraituko dugu, horrek dakarren gastuarekin". Argazkian, Getxo Antzokia eraikitzeko lehenengo fasea / ©
San Nikolas Auzo Elkartea.