Sopela Udal Kultura Sailak antolatutako Udaleku Irekiak programa uztaila eta abuztuan zehar garatu dira, azken urteetan bezala. 4 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoek ekintza desberdinak egiteko aukera izan dute, udako egunak era dibertigarri eta alaiago batean pasatzeko. Besteak beste, surfa, bodyboarda, irteerak, jokoak eta beste hainbat jarduera egiteko aukera izan dute. Guztira 300 bat neska-mutilek parte hartu dute aurtengo udaleku irekietan, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Datorren urtera begira, zenbait berrikuntza egiteko asmoa dutela jakinarazi dute Udalekoek: adin mailak zabaltzea eta partaide nagusiagoei zuzendutako programa egitea, besteak beste. Urte amaierara begira, 3 ekimen berri martxan jartzeko asmoa dute Sopelan. Alde batetik, Gabonetako egonaldiak egin nahi dituzte, abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra bitartean. Bestalde, urte sasoi berean, gaztelekua eta ludoteka jarri gura dituzte. Argazkian, udalekuetan surfa ikasteko aukera izan zuten gaztetxoek.