Basauri eta Sestaoko Udalekin batera, Erandio eta Leioako tokiko erakundeek ere parte hartzen dute Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketen antolaketan. Hartara, asteburu honetan, irailaren 17tik 19ra bitartean, aipatu bi udalerrietako kaleak nazioarteko erritmoez beteko dira. Musikale jaialdiaren hamargarren edizioan,
12 taldeetako ia 200 musikari (pdf) izango dira, udalerriz udalerri txandakatuz (
ikusi egitaraua, pdf formatuan). Munduko hainbat lekutatik etorriko zaizkigu: Errumania, Erresuma Batua, Portugal, Italia, Espainia, Frantzia, Herrialde Katalanak... Gainera, Leioan Frantziatik iritsitako “Uretako instrumentuak” izenburuko erakusketa paratuko dute. Azken horretan, uraren jariakortasuna soinuak sortu eta musika jotzeko aprobetxatuko dute. Argazkian, besteak beste, Kataluniako Always Drinking Marching Band taldea ibiliko da Leioa eta Erandion barrena / © Kultur Leioa.