Larunbat honetarako, irailak 18, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan deitutako manifestazioak debeka ditzala
eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailari PPk.
Asteartean atxilotutako Erika Bilbao eta beste zortzi euskal herritarren senideek deitu zituzten martxak, atzo Donostian egindako prentsaurrekoak. Carlos Urquijo legebiltzarkidearen arabera, ordea, "manifestazioak ez dituzte benetan atxilotuen familiarrek deitu, legez kanpo utzitako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak baizik, Herrizaingo Sailari eta Zuzenbide Estatuari egindako milagarren pultsuan". Horretaz gain, "dauden aurrekariak kontuan hartuta, istiluak eta terrorismoari gorazarre delituak" suerta daitezkeela dio Urquijok. Horri helduz, "duda-mudatan ez egotea eta erradikalei muga jartzeko erabakiari tinko eustea" eskatu dio Rodolfo Aresi, "larunbat honetan euskal hiriburuetako kale nagusiak har ez ditzaten". Bilboko manifestazioa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Argazkian, atzo Erandion egindako elkarretaratzea.