Mikel Karrera Sarobe eta Joseba Fernandez Aspurz, Poitiers-Vivonneko espetxean (Frantzia) gatibu dauden euskal preso politikoak, gose greban daude irailaren 3a geroztik. Espetxe berdineko emakumezkoen moduluan kartzelatuak dauden Maite Aranalde Ijurko eta
Saioa Sanchez Iturreta –azken hori berangoztarra– ere gose greban daude, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Bi emakumeak irailaren 9tik daude baraualdian. Udan zehar beraien aurkako "jazarpena" areagotu dela salatu dute lauek. AAMk adierazi duenez, espetxezainen eskutik "bortizkeria eta tratu umiliagarriak" jasotzen dituzte, eta gorputz miaketekin, zigor ziegekin eta isolamenduekin zigortzen dituzte. Horregatik, "probokazio eta tratu txar eta umiliagarriekin" bukatzeko eskatu dute. Saioa Sanchez berangoztarra
2007ko abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin batera. Argazkian presoen aldeko elkarretaratzea Berangon.