Sexualitatea eta hazte erotikoari buruzko ikastaroak antolatu dituzte Sopelan

Sopelako Udaleko Berdintasun Sailak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak sexualitatea eta hazte erotikoa ikastaroa antolatu dute, gorputz eta sexualitate arteko harreman atsegingarriagoa eduki nahi duten adin guztietako emakumeentzat. Udalerriko Kurtzio kultur etxean izango da ikastaroa. Tailerra hiru hilabetekoa izango da: urria, azaroa eta abendua, guztira 18 orduko iraupena izango duela. Hortaz, astero bi orduko saio bat eskainiko dute. Izen ematea doakoa da eta epea irailaren 27an hasi eta urriaren 4ean bukatuko da. Matrikulazioa Kurtzio kultur etxean bertan egin ahal izango da aipatutako egunetan 16:00etatik 20:00etara. Sexualitate desberdinak eta horien adierazpen anitzak izango dira ondoko gaien gogoeta nagusia: sexualitatea, indarrean dauden aginte sozial, tabuak, erruak eta lotsak, urratzeak... Plazer eta arriskuaren arteko harremana aztertuko dute. Lehenari jartzen zaizkion mugak eta nola kontrajarri gorputza eta bikotearen arteko harremanean, hala nola, arriskuak eta mugak. Argazkia: © Alukiss.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun